IRAULI - BOSTEKO

Hemen Irauliren azken berriak aurkituko dituzue. Ez galdu parte hartzeko aukera.

Aquí encontraréis toda la actualidad del Irauli F.K. No tengáis miedo a participar!

URTARRILAK 7-8

Errege Egunak apenas oparirik ekarri badigun ere, garai berri bat hasi zaigu eta aurre egin behar.

Irauli Bkoek eskas hasi zuten Igoera Fasea Bergararen aurrean. Matxu, baloi geldiko jokaldiak hobeto defendatu beharko ditugu! Dena den, fasea hasi besterik ez du egin; badugu ikasteko eta hobetzeko denbora.

Bosteko Bkoak partida konplikatua zuten, eta ez zuten aldeko emaitzarik lortu. Ez ahaztu helburua! Animo, bukatu dira oporrak eta berriro lanean hasi  behar da!

Bosteko Akoek erronka latza zuten mailako lehenengoaren aurka. Lehen zatia garbi atzetik joan ondoren, bigarrenean beraien lana, kalitatea eta grina erakutsi dute, garaipena eskuratuz eta lehen postua lortuz. Zorionak eta horrela segi!!! Ondoren duzue partidaren komentarioa Txomin eta Mendirekin.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=BqlMGR5rd6A&w=560&h=315]

 

Comentarios

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *